2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

ASTE HONETAKO ZEREGINA 

Aste honetako zeregina PowerPoint baten, Pere Marqués-en " Nuevas técnicas contra el fracaso escolar y para mejorar los aprendizajes en general" hitzaldiaren 10 diapositiba prestatzea zen.
Eta aste esanguratsua izan da, egia esanda, Madrid-en Wert ministroak ere eskola porrota aitzaki moduan erabiliz, hezkuntza lege berri bat inposatu nahi digunean, LOMCE legea.
Nire ustez, askoz eta teknika aproposagoak proposatzen ditu hainbeste urteko esperientzia duen Pere Marqués irakasleak eta Madrid-eko politikari hoiei oso gutxi axola zaie ikasleen eskola porrota saihestea, erreforma politikoak eta ez pedagogikoak egiten baitituzte.

POWER POINT-A ARGITARATZEN

POWER POINT BAT ARGITARATU NAHI DUT BLOG-AN

EA LORTZEN DUDAN!
IGANDERO HEMEN NAGO TUTORIALAK IKUSTEN, EA ZERBAITERAKO BALIO DUEN!

SLIDESHARE-REN BITARTEZ IGOTZEA LORTU DUT ETA ORAIN EZIN IKUSI!

BENO, DATORREN ASTERAKO LANAK!

MOMENTUZ, NAHIKOA!

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

IHMC helbidean ezin publikatu

Ez dut lortu baimenik sarean kopiatzeko.
Ea behintzat irudi bat bezala txertatzen dudan.
Zeregin bat baino ez zen baina .... zelako lana "Nativa digital" barik, digital munduko etorkin honentzat.






ORAINDIK EZ DA ZUZENA

LAS TICs EN EL AULA
IKT-en ikastaroan 1.Zeregina mapa kontzeptual bat egitea izan da.
Mapa berarekin baino txertatzeko orduan heldu dira arazoak.
Ea oraingoan posiblea den ondo egitea.
Eskerrak ikastaroan laguntzeko prest eta gai diren partaideak daudela, ESKERRIK ASKO, ESTEFANIA!
Beno, ea oraingoan hobeto ateratzen den eta Pere Marqués-ek duen bloga bezain dotorea egiterik dudan.